jueves, 10 de febrero de 2011

Euskal Mitologia

Airegaizto
Izaki gaizto honek ekaitzak zuzentzen ditu, eta bere eragin txarretatik babesteko, etxe atarian eguzki-lorea edo ereinotz-adarrez egindako gurutzea jartzen ditugu. Hurritzaren adarrak jartzea edo aizkora bat gora begira jartzea ere ohikoa da.
Lainogaixto eta Aidegaxto izenak ere hartzen ditu.

Galtzagorriak

Mamurrek eta Prakagorriek gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen dieten ahaide txiki-txikiak dira. Praka gorriak dituzte soinean, eta orraztokian ezkutatzen dira. Euren jabeari biraka-biraka hasten zaizkio oihu batean galdezka. Eta orain zer? Eta orain zer? Eta une batean betetzen dituzte nagusiaren aginduak, nahiz eta ikaragarrienak izan.

Tartalo
Tartalo euskal mitologiako izaki begibakarra da.

Elezaharren arabera, haitzuloetan bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu.
Markinako Alarabirekin
ezaugarri komunak ditu, nahiz eta irelu markinarrak zenbait ezaugarri berezko dauka.

Elezahar batek dioena kontatuko dizuet ondoren.
Antimuño baserriko bi anaia ehizan ari zirela ekaitzak harrapatu eta Tartaloren haitzuloan hartu zuten aterpe. Handik gutxira Tartalo begibakarra azaldu zen bere artaldearekin
, bi anaiak ikusi eta esan zuen:
"Bat gaurko eta bestea biharko"
Bertan, anaia zaharrena erre eta jan egin zuen. Tartalo loak hartu zuenean berriz, anaia gazteak
eraztuna kendu eta sutan zuen burruntzi goria begi bakarrean sartu zion. Tartalo itsu zen, baina bizirik. Ardi
artean arakatzen hasi zen gaztearen bila, baina anaia gazteak ardi larrua bizkar gainetik jantzi eta Tartaloren eskuartean pasa zen. Zoritxarrez, ordea, behin kanpoan eraztun salataria ozenki hasi zen oihuka:
"Hemen nago, hemen nago".
Tartalo atzetik atera zitzaion haitzulotik, eraztunaren oihuak gidari zituela. Gazteak ezin zuen eraztuna esku hatzetik kendu, eta amildegi baten ertzera iristean, eraztuna zuen hatza moztu egin zuen. Tartalo gertu zela, behatza eta eraztuna amildegitik behera bota zituen. Tartalo haren oihuaren atzetik amildu zen betiko.


Basajaun 

Basajaun basoan bizi den euskal mitologiako izakia da, Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila. Sinesmen batzuetan, Basandere du emaztetzat.
Oso indartsua zen, garaia, bizarduna eta ile luzeduna; ilea belaunetaraino iristen zitzaion ia gorputz osoa tapatzen.
Gizakiak baino lehenagotik ezagutzen zuen nekazaritza, eta gizakiari gauza asko irakatsi zizkion, hala nola, zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa zela; boluaren ardatza haltzaren egurraz egin behar zela; burdina soldatzeko lohia erabili litztekeela... Basotik oihu eginda adierazten zion artzainari ekaitza zekarrela. Abereak otsoetatik babesten zituen, eta aurre egiten zien otsoei. Basajauna gertu zegoenean ardiek txintxarrak mugituz esaten zioten artzainari lasai egoteko. Basanderea ere bada.

lunes, 7 de febrero de 2011

Euskal gastronomia

Marmitakoa Marmitakoa, betiko beste plater bat, Bizkaiko Itsasoko hegaluzearekin prestatzen den gisatua da. Urte-sasoiko plater honen izena, “marmita” hitzean du jatorria, hots, arrantzaleek itsasontzietan janaria prestatzeko erabili ohi zuten txanbilean.  
Sagardoa Sagardoa, “sagarraren ardoa”, da beste edari tradizionala, eta sagardotegietan, jatetxetan eta tabernetan edan ohi da. Berant Erdi Aroan agertzen ziren eskualde honetako (batez ere, Ziortzako abatetxean) sagardo-ekoizpenari buruzko argibideak.
 
Legatza Ondarroako erara 
Ondarroako plater bereizgarria da, eta prestatzeko erari, erraza bezain gozoari, esker, plater hau Euskal Herriko jatetxerik onenetako kartetan aurki dezakegu.  

lunes, 31 de enero de 2011

Harri jasotzaileak

Ze nolakoak garen Euskaldunak indartsuenak gara ze beste inork ez daki horrela jasotzen harriak ezta frantzesak ezta italarriak guk gara indartsuenak.
Gora Euskal Herria.

lunes, 24 de enero de 2011

Zergatik ez dago Euskal Herriko selekzioa mundialean?

Euskal selekzioa lagunen arteko partida bat jokatu zuen Venezuelaren kontra. Lehenengo zatian partida oso taktikoa izan zen. Euskal selekzioa aukera onenak eduki arren gola atzerritarrentzat izan zen falta batean.
Bigarren zatian Iribarrek aldaketak egin zituen eta Iker Muniainen bigarren zati ikusgarri bat ein zuen gol bat sartzen eta taldea gorantz eramaten.
Azkenean 3-1 irabazi zuen gure euskal selekzioa.
Espainia dardar egin ze hurrengo mundila irabaziko dizuegu.

jueves, 20 de enero de 2011

Txapelpunk

Euskal musika talderik hoberena da egia ezateko beldurra ez duen talde bakarra delako.
Talde hau faxismoaren kontra dago eta independentziaren alde daude.
Abesti hau bizitzaren egiak esaten ditu.

Nola da jendea hain torpe!

Hemen dituzue jaun andreak jendearen erorketa ikusgarrienak
Zientzialariek oraindik ez dakite zergatik pertsonak diren hain tontoak beren erorketak grabatzeko eta you tubera igotzeko.
Jarri komentarioak iritsia emanez gai honetaz egia jakiteko.
Zergatik gara hain traketzak?

lunes, 17 de enero de 2011


Nazio bat garelako selekzio bat nahi dugu.
Ofizialtasuna da bidea mundialean eta eurokopan jokatzeko Espainiari irabazteko.

Arrano Beltza

Arrano beltza Nafarroako ikur zahar bat da, arrano beltz bat hondo hori baten gainean ageri dena. Zenbait euskal herritar abertzalek Euskal herriaren sinbolotzat darabilite. Hainbat eusko abertzalerentzat, erreinu hura euskal hiztun guztien lurraldeak bateratu eta euskal estatu independente bat sortzeko lehen saiakera izan zen .
Aitzitik, hainbat euskal nazionalistentzat, euskal nazioa sortzeko saiakera izan zen.
Espainiar estatu faxistatik ihes egiteko.