jueves, 10 de febrero de 2011

Euskal Mitologia

Airegaizto
Izaki gaizto honek ekaitzak zuzentzen ditu, eta bere eragin txarretatik babesteko, etxe atarian eguzki-lorea edo ereinotz-adarrez egindako gurutzea jartzen ditugu. Hurritzaren adarrak jartzea edo aizkora bat gora begira jartzea ere ohikoa da.
Lainogaixto eta Aidegaxto izenak ere hartzen ditu.

Galtzagorriak

Mamurrek eta Prakagorriek gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen dieten ahaide txiki-txikiak dira. Praka gorriak dituzte soinean, eta orraztokian ezkutatzen dira. Euren jabeari biraka-biraka hasten zaizkio oihu batean galdezka. Eta orain zer? Eta orain zer? Eta une batean betetzen dituzte nagusiaren aginduak, nahiz eta ikaragarrienak izan.

Tartalo
Tartalo euskal mitologiako izaki begibakarra da.

Elezaharren arabera, haitzuloetan bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu.
Markinako Alarabirekin
ezaugarri komunak ditu, nahiz eta irelu markinarrak zenbait ezaugarri berezko dauka.

Elezahar batek dioena kontatuko dizuet ondoren.
Antimuño baserriko bi anaia ehizan ari zirela ekaitzak harrapatu eta Tartaloren haitzuloan hartu zuten aterpe. Handik gutxira Tartalo begibakarra azaldu zen bere artaldearekin
, bi anaiak ikusi eta esan zuen:
"Bat gaurko eta bestea biharko"
Bertan, anaia zaharrena erre eta jan egin zuen. Tartalo loak hartu zuenean berriz, anaia gazteak
eraztuna kendu eta sutan zuen burruntzi goria begi bakarrean sartu zion. Tartalo itsu zen, baina bizirik. Ardi
artean arakatzen hasi zen gaztearen bila, baina anaia gazteak ardi larrua bizkar gainetik jantzi eta Tartaloren eskuartean pasa zen. Zoritxarrez, ordea, behin kanpoan eraztun salataria ozenki hasi zen oihuka:
"Hemen nago, hemen nago".
Tartalo atzetik atera zitzaion haitzulotik, eraztunaren oihuak gidari zituela. Gazteak ezin zuen eraztuna esku hatzetik kendu, eta amildegi baten ertzera iristean, eraztuna zuen hatza moztu egin zuen. Tartalo gertu zela, behatza eta eraztuna amildegitik behera bota zituen. Tartalo haren oihuaren atzetik amildu zen betiko.


Basajaun 

Basajaun basoan bizi den euskal mitologiako izakia da, Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila. Sinesmen batzuetan, Basandere du emaztetzat.
Oso indartsua zen, garaia, bizarduna eta ile luzeduna; ilea belaunetaraino iristen zitzaion ia gorputz osoa tapatzen.
Gizakiak baino lehenagotik ezagutzen zuen nekazaritza, eta gizakiari gauza asko irakatsi zizkion, hala nola, zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa zela; boluaren ardatza haltzaren egurraz egin behar zela; burdina soldatzeko lohia erabili litztekeela... Basotik oihu eginda adierazten zion artzainari ekaitza zekarrela. Abereak otsoetatik babesten zituen, eta aurre egiten zien otsoei. Basajauna gertu zegoenean ardiek txintxarrak mugituz esaten zioten artzainari lasai egoteko. Basanderea ere bada.

lunes, 7 de febrero de 2011

Euskal gastronomia

Marmitakoa Marmitakoa, betiko beste plater bat, Bizkaiko Itsasoko hegaluzearekin prestatzen den gisatua da. Urte-sasoiko plater honen izena, “marmita” hitzean du jatorria, hots, arrantzaleek itsasontzietan janaria prestatzeko erabili ohi zuten txanbilean.  
Sagardoa Sagardoa, “sagarraren ardoa”, da beste edari tradizionala, eta sagardotegietan, jatetxetan eta tabernetan edan ohi da. Berant Erdi Aroan agertzen ziren eskualde honetako (batez ere, Ziortzako abatetxean) sagardo-ekoizpenari buruzko argibideak.
 
Legatza Ondarroako erara 
Ondarroako plater bereizgarria da, eta prestatzeko erari, erraza bezain gozoari, esker, plater hau Euskal Herriko jatetxerik onenetako kartetan aurki dezakegu.